BERBAZ: Pedro Mari Bastegieta, itsasoko ura, osasun iturri

Lur-ama, eguzki aite eta ilargi amama eta itsasoko ura.

Azken hogei urteetan munduko bazterretan ibili izan da sarri aspaldiko jakituriak jasotakoengandik ikasi eta ikasi elikadura eta osasunari buruz. Bai alde fisikoa bai energetikoa zaindu behar ei ditugu osasuntsu egoteko. Emakumeak izan dira batez ere jakintsuak, txamanak. Gurean ere, haiek ei ziren sendabideetan zein akelarreetan gidari. Eta munduko baztarretan legetxe, erlijio-gerra egin zieten hemen. Feminizidioa.

Gizonen kontua erlijioak (“burutik kentzeko drogarik gatxena”), emakumeak eta herriak zapalduz. Pedro Marik berak ere hamaika lazkeria ezagutu izan ditu derrigorrezko erlijio buruengandik txikitako Arratzu hartan. Pentsatzen duena, pertsona askea, beldurrik gabea, arriskutsua omen zaiolako botereari.

Noiz eskatuko dizkiogu kontuak elizari?

Aurretik ere, beste gai batzuk hizpide, egona bada ere, gaur itsasoko urari buruz hitz egin nahi izan dugu, apur bat garbitzeko. Zergatik dugun horren osasungarri, zelan erabili, ze proportziotan nahastu iturrikoarekin edateko modukoa izateko, kolona garbitzeko erabilera… René Quinton zenak zabaldu zuen medikuntza arloan kontua eta gaur egun mundu zabalean jarraitzaile ugari dituzte hark proposatutako ideiek, Pedro Mari bera haien artean. Entzun!

Kantak:

Martin Larralde (Ruper Ordorika, Bakarka)

Itsasoa gara (Ken Zazpi)

Erreferentziak:

René Quinton

Berbaz, Pedro Mari 2015ekoa eta 2016ekoa

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Goi mailako langileak dira ez ordaindutako lan ordu estra gehien egiten dutenak

ol. Abe 14 , 2018
Lan ordu estren %35 ez dira ordaintzen Nafarroan, eta %56, EAEn. Soldata aldarrikatu, kapitalismoaren osteko garaia abiatzeko. Gai hauek izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomilariek. Argia astekariko Iñigo Igartuak energia burujabetza izan du hizpide.  Goinerrek eta Oñatik energia burujabetza eraikitzen, Argiaren bidez. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/181214_Lanaren%20ekonomia_20.mp3 Deskargatu hemen. […]

Honekin lotuak