Euskal enpresen nazioartekotzeko politiketan ez dira irizpide sozial eta giza eskubideen aldeko neurriak kontutan hartzen

Euskadiko Garapenerako GEKen koordinakundeak, eusko Jaurlaritzaren enpresa nazioartekotzeko politikaren analisia aurkeztu du gaur goizean. Lehen ikerketa lan honetan, argi agertzen da euskal enpresak nazioartekotze aldera Jaularitzak martxan jarri ditun politiken helburu nagusia enpresen lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzea da. Baztertu egiten dira irizpide sozial eta ekologikoak eta lanaren eta giza eskubideen aldeko neurriak. Gorka Martija Latinoamerikako multinazionalen behatokiko kideak azaldu ditu ikerketaren ondorioak. Ikerketatik  ondorioztatzen da enpresa-nazioartekotzeko politikak, Basque Country markaren oinarriak, ia ez du aintzat hartzen gizartearen, lanaren, ekologiaren eta giza eskubideen arloetako irizpiderik, eta teknikoak eta enpresa-arlokoak soilik diren aldagaiak lehenesten ditu.
Gainera, arlo horretan erreferentziazkoak diren 18 irizpideak (transferentzia teknologikoa, lan-eskubideak, baterako estrategia, etab.) urratzen ditu. Gainera, azterlanak azpimarratzen du enpresek nazioartekotzeko nahiago dituzten herrialdeetan, hala nola Mexikon eta Kolonbian, giza eskubideak urratzen direla.Gomendioak ere eman dituzte gaurko agerraldian “Beharrezkoa da politika publikoen printzipioak etikoak, interes orokorrekoak eta iraunkorrak izatea, eta giza eskubideen eta pertsonen ongizatearen aldeko defentsa lehenestea”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Pleguak” erakusketa Okela somen laborategian Irailaren 28tik aurrera

ar. Ira 26 , 2017
Okela artistek sortutako eta kudeatutako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz. Gaurko saioan espazioak izandako bilakaera ezagutu dugu Shatsaren eskutik. Gainera Ostegunean ireki behar duten erakusketaren […]

Honekin lotuak