Miren Gaztañagaren “Stereo” piezaren inguruko liburua eta 2017ko euskal antzerkigintzaren txostena EHAZEren eskutik

Antzerkizale elkarteko bi liburu aurkeztu ditu Durangoko azokan. Batetik Stereo Miren Gaztañagak izen bereko pieza eszenikoa oinarri hartuta eginiko liburua. 2009an estreinatu zuen pieza, generoaren inguruko hausnarketa batetik abiatuta. Gaur egun oraindik taularatzen duen antzezlana da. Liburua Stereo lanaren sormenaz dihardu, lan kolektiboa da. Dantza-antzerkiak Claude Cahunen autorretratoak, maskulinotasuna eta feminitatearen inguruko irakurketak eta Iagunekin izandako solasaldiak hartzen ditu oinarri. Bestetik EHAZEk “Euskal antzerkigintzari buruzko 2017ko txostena” argitaratu du. EHAZEk sortutako txostena da, antzerkigintzaren egoeraz gogoeta kritikoa, 2016-2017ko estreinaldien zerrenda eta iritzi artikuluak. Miren Gaztañaga eta Jaime Valverderek eman dizkigute xehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Gernikaren egiak" liburua eta dokumentala eztabaidarako eta gogoetarako lana

az. Abe 6 , 2017
Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak apirilean aurkeztu zuten eta gaurkoan ere Durangoko azokan aurkeztu dute. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera etorri […]

Honekin lotuak