11 ISPILU: Purple Rain (Prince)

Prince Rogers Nelson izena zuen sortzez eta Prince izen artistikoagatik ezagutu dugu denok, bolada batez izena sinbolo ahoskaezin batengatik eta TAFKAP siglengatik aldatu bazuen ere (The Artist Formerly Known as Prince). Instrumentu ugari jotzen zituen eta ia estilo guztiak jorratu zituen Princek: r’n’b, pop, dance, jazz, funk eta new wave kasu, baina batez ere gitarra jole bikain moduan nabarmendu zen. 1958an jaiotako artista hau historiako artistarik arrakastatsuenetakoa izan zen, 100 milioitik gora disko salduta. 2016ko apirilean zendu zen Prince, 57 urte zituela, lasaigarri gaindosi baten ondorioz. Gaurkoan Purple Rain abestia ekarri dugu, berau argitaratu zen izen bereko albumari eta 1984ko film bati ere izena eman ziona. Gaurko bertsiolariak Etta James, The hollies, Leann Rimes, The Waterboys eta Tori Amos izan dira.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=83eHZzHEp5g

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakumezkoen futbolaz Ane Laguillo kirolariarekin solasean

al. Ots 5 , 2018
Nesken futbola hartu du abiapuntutzat gure kolaboratzaile Ander Cornejok. Emakumezkoen futbola indartsua da? Nolako egoera bizi dute? Gaur Ane Laguillo ezagutuko dugu gertutik, Santurtziko Sala taldeko atezaina, Euskadiko selekzioarekin aritzeko ere zenbaitetan deitua. 19 urte ditu eta lau urte daramatza lehiak dakartzan nondik norakoak bizitzen, laguntasun eta asebetetze pertsonala balore […]

Honekin lotuak