Gaurko saioan Rafa Ruedak Pixes talde mitikoaren “Where is my mind” kantua izan du hizpide. Pixies rock alternatiboko musika taldea da, Bostonen 1986an sortua. Taldea 1993an desegin zen modu garratzean, baina 2004an berriro batu zen. Hasierako partaideak Black Francis, Joey Santiago, Kim Deal eta David Lovering izan dira. AEBetan arrakasta apala lortu bazuten ere, Erresuma Batuan eta gainerako Europan ospetsuagoak bilakatu ziren rock alternatiboan. 1993az geroztik taldearen oihartzuna askoz handiagoa izan zen, mundu mailan. Guztira zazpi lan grabatu zituzten. Azkena 2016an argitaratu zuten. Gaurko kantua “Where is my mind” lehen diskoan argitaratu zuten. Honako bertsioak entzun ditugu saioan zehar, The Coral Sea, Chantal Kreviazuk, Kings of leon, eta Nada Surf.
Deskargatu hemen.