MUSIBLA #77: Cromm Fallon, John Murry, Mark Sandman, Physis versus Nomos, Jack White

Aurreko saio baten batean komentatzen genuen zein interesgarria iruditzen zitzaigun Cromm Fallon-ek atera duen azken diskoa, Electric Bloom. Rock eta distortsioa. John Murryren ahotsa eta abesteko modua asko gustatzen zaizkigu eta aspaldi entzun gabe geneukala aprobetxatuta The Graceless Age diskotik bi abestitzar jarri ditugu Northern Sky eta “Little Coloured Balloons”. Aurreko saioan Piztiak taldearen Argia eta Itzala diskoari hautsa kentzen hasi ginen eta gaur bertatik beste bi abesti puska. Morphine taldeko buru izateagatik ezagutzen dugu Mark Sandman. Gazte hil zen bere taldearekin kontzertu bat ematen ari zela Erroman eta bere taldekideek bildu zituzten solte zeuden bere grabazio batzuk eta Sandbox izeneko disko bikoitzan bildu zituzten. Musikari hau hobeto ezagutzeko ezinbesteko harribitxia. Donostiatik datorren talde kitzikagarria da Physis versus Nomos, guk Saudade é fatal 2 diskotik abesti parea ekarri dizuegu, gustu handia eta planteamentu berritzaileak. Eta bukatzeko Jack White-n Lazaretto.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Urtz taldeak Zabaldu ateak lan berria aurkeztu digu

az. Urr 9 , 2019
Gaurko saioan Xabi Camareroren bisita izan dugu, Urtz taldeak lan berria argitaratu zuen martxoan, kantu berriak entzun eta lana ezagutu dugu. Pasaian sortu zen Urtz musika talde, 1988. urtean. Sorrera hartatik 31 urte pasatu direnean lan berri bat kaleratuko du taldeak, Zabaldu ateak izenburupean. Taldearen zortzigarren diskoa da. Xabier Camarero […]

Honekin lotuak