Gaurko saioaren hasieran Rafa Rueda ekarri dugu, bere Rueda diskoaren pare bat abesti hunkigarri eta ederrez. 2020an ateratako diskoa da eta Jon Agirrezabalaga (WAS) izan zen ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna. Amy Allen ekarriko dugu berriz, azken saio hauetan bere azken diskoa, homonimoa, aletzen ari gara gustura, amerikana eta poparen artean grabitatzen duen lana da. Aurrera gure saio honetan, Rex Orange County ekarriko dugu The Alexander Technique azken diskoarekin. Proiektu honen atzean, Alexander James O’Connor, ingeles abeslari, konpositore eta instrumentu-anitzekoa da. O’Connorren musika “hip-hop, jazz eta logela-pop nahasketa distiratsu bezala deskribatu da. Etiketetatik aparte, emozioa da Rex Orange County lanera duen tresnarik behinena. Being Dead taldearen bigarren LP-a ekarriko dugu hurrena, Eels, bere izaera polifazetikoa eta izpiritu esperimentalagatik nabarmentzen da, taldea sortu zenetik ezaugarritu dituen elementuak. Bere 16 abestitan zehar, diskoa taldearen kezka pertsonal eta sozialen isla gisa aurkezten da, guztiak kategorizazio saiakera oro baztertzen dituen estilo irreberente eta ludiko batean bilduta. Ianire Aranzabe gipuzkoarraren lanari ere leku bat egingo diogu saioan. Esanezin izeneko proiektua gustuko ditugun osagai guztiak ditu. Beste noizbait ere ekarri dugu gurera Erretratu bat izeneko diskoa, bertan abesti biribil asko agertzen dira, gaur horietako bi. Irlandatik datorren Fontaines D.C. taldearen jarraitzale aitortu dugu geure burua behin baino gehiagotan. Drogel diskoaren gordintasuna beste eremu batzuetara bideratzen joan da taldea. Euren azken diskoan, Romance, ondo adierazten dute taldearen soinuaren garapen hori.
Deskargatu hemen.