PIPERPOLIS: THC musika taldea, Artedrama Euskal Laborategia eta Arantza Gurmendi aktorea

Arantza     Piperpolisgo lehen tartean Iruñara joango gara, handik heltzen da THC taldea. 2002 urtean sortatutako taldeak hirugarren lana plazaratu berri du,aurten estudiko lan luzea argitaratu dute, hamar kantu bildu dituzte positive deituriko lanean. Gorka izan da gurean.
Aulestian asteburuan Artedrama Euskal Laborategiaren bigarren edizioa ospatu da, ARTEDRAMA Euskal Laborategiaren helburuak, besteak beste, euskal dramaren ikerketa; euskal terminologia dramatikoaren garapena; aktoreen euskarazko sormen prozesuen gauzatzea, edota antzerkiaren alorrean euskal sortzaile ezberdinen arteko kontaktuak, elkartrukeak eta ikerketa bateratuak bultzatzea izango dira eta horren berri izan dugu saioan.
Arantza Gurmendi aktoreak (argazkian) Neska politak artasoro alaiak antzezlanaz mintzatu da. Maite Agirreren testuak atzo Espainiako Max sarietan euskarazko lan onenaren saria jaso zuen. Saioa deskargatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #81: Saharatik ingurune mobilera

ar. Api 17 , 2007
Saioa deskargatzeko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik itzuli da. Eta Sahara hartu dugu hizpide. Antolaketa territoriala, hezkuntza, irratia, teknologia berria. Gaia sakon aztertu eta hurbiltasunez landu dugu. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 aipatu, eta ingurunemobil.net ekimeneko antolatzaileekin izan gara. Mobilmetraia lehiaketa bat da. Albisteak 2.0 atalean berriz, […]

Honekin lotuak