Endokannabinoideak gure garunetan sortzen dira, kannabinoideen antzera eraginez. Neuromodelatzaileak dira, funtzio batzuk erregulatzeko gai direlako, jangura, mina, oroimena eta mugimendua kasu. Endokannabinoideek nola funtzionatzen duten ezagutu dugu gaur Ana Bernalekin. Biokimikan lizentziatua eta Neurozientzietan doktorea da Ana Bernal. Irakasle eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Neurozientziak […]

“Emakume zientzialariaren nazioarteko eguna” da gaurkoa, horregatik zientzilarien ahotsak ekarri ditugu gaurko saiora. Matilda efektuaz hitz egin dugu, azken hilabeteetan sarean ikusi izan dugu. #NomoreMatildas Kanpaina, Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteak martxan jarritako kanpina da. Kanpaina honen helburua emakume zientzialariek eskolako testuetan duten presentzia handitzea da, horrela, nesken asmo profesionalak […]

Zientziaren agertoki handia izango da berriz ere Bizkaia aurtengo irailean Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiari esker, zientziarekin ikasteko eta gozatzeko aukera eskaintzen duen orotariko publikoarentzako topaketa. Irailaren 13tik 29ra egingo da dibulgazio zientifikoko jaialdiaren bigarren edizioa Euskalduna Jauregian eta Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Juan Ignacio Perez Kultura Zientifikoko katedrako zuzendariak […]

Bihar irekiko da Ciencia clip lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LHko ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina pizteko helburuarekin. Lehiaketaren helburu nagusia, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatua, gazteenen artean zientzia eta teknologiarekiko jakin-mina sustatzea da. Uxue Martinezek ekarri dizkigu lehiaketaren xehetasunak, Gaia librea da eta […]