Hurrengo konpartsakide gonbidatuak Unai Moskotarra eta Igor Txinbotarra ditugu. Hasierako konpartsa beteranoa lehena eta gazteagoa bigarrena. Autonomia eta Egaña kale inguruko konpartsa historikoa dugu Moskotarrak, Txinbotarrak, berriz, Zorrotza auzokoa eta askoz berriagoa. Pasadizo eta anekdota asko ekarri dituzte gogora bien artean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txinbo_moskotarrak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur alde batera utziko dugu Bilboko soziologia, bertako zoologian murgiltzeko. Bilbok, eduki ere, badaukalako bere fauna. Eta Botxoaren inguruak porlanez, etxez eta kalez beteta ez zeudenean, askoz fauna ugariagoa zeukan. Dena den, fauna horretan erregea txoritxo bat izan da beti: txinboa. Txinboa Sylviidae familiako txoria da, Europako lurralde epeletan bizi […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik  iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu.  Zorrotza Kaxtrejana kaletik zuzenean arituko gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izango dira, Carlos Rodriguezekin berba […]