AUZOZ AUZO: Deustuko Erriberatik eginiko saioa entzungai

Larunbatean  Yolandez Gonzalez plazatxotik aritu gara zuzenean, Deustuko errieratik. Ibaizabal errekaren ertzetik. Auzoak bizi duen eraldaketa ezagutu dugu bertatik bertara, Deustuko erribera, urri hasieratik irla dugu, Deustuko kanela ireki eta Erribera eta zorrozaurre irla bihurtu da, horregatik gaurkoan Frank Gehry zubia zeharkatu dugu eta ura ikusi dugu zubi azpian. Azken hilabetean asko hitz egin da erriberak izango duen eraldaketaren inguruan, izan ere azken hamarkadetan izaten ari den aldaketa  aztertzeko asmoz gatoz. Azken hilabetean Manhattan bilbotarra deitu dute, ezagutzaren irla, diseinuaren irla…Leku guztiek, auzo bakoitzak, herri bakoitzak, hiri bakoitzak bere istorioa dute… eta komunitate batek egiten du historia hori,  bertako hiritarrak.

Deustuko erriberako antzokia dugu, 2011n ireki zituen ateak lehenengoz Pabellon 6 guneak, eta hasieratik izan da aktoreak haren bultzatzaile, Bilbo sortzaileek bultzatutako proiektua dugu. Urte hauetan topaleku izateaz gain, sortzeko lekua ere izan da, haimaka izan dira eta bertan sortutako antzezlanak. Azken urteetan gainera gazteekin ere lan eta talde gazteak sortutako lanak bultzatu dituzte. Bertan sortutako ikuskizuna, ondoren Euskal Herriko hamaika antzokitan eskaini dituzte. Gaurko saio berezian Deustuko Erriberan egonda beharrezkoa irudituz zaigu bertako lagunak gonbidatzea, Getxari Etxegarai, aktore zuzendari eta Pabeloiko kidea izan da gurean.

Zirkozaurre erriberan kokatutako zirku arteen sorkuntza eta erakusketen espazioa da, zirku diziplina desberdinak elkarbanatu eta elkarbizitzako pentsatua . Zirkozaurrez ari garenean, sorkuntzaz, formazioaz eta zirko arteen eta kale antzerkien erakustaldiez ari gara. Formazio eskola eta Erresidentzia Artistikoetan oinarritzen da proiektua.

Etorkizunaz asko hitz egiten ari dira,baina etorkizuna eraikitzeko askotan atzera begiratzea interesgarria eta aberasgarria da, zer  zen hau eta nola bizi zen… Auzoatarrak eraldatzea nola biziz izan duten kontatu digute.

Manhattan Bilbotarra, ezagutzaren irla, deseinuaren irla… Deustuko Erribaren inguruan horrela hitz egin dute agintariek azken hilabetetan Ula Iruretagoiena arkitektoarekin aztertu dugu.

Deustuko kanala 1950 eta 1968 bitartean induskatutako ubidea da. Hasierako asmoaren arabera Elorrietatik Botikazarrera zabaldu behar bazen ere, azken leku horretara iristeko 400 metro falta zirela bertan behera utzi zituzten lanak. Erabaki horren ondorioz, kanala esaten zaion arren, ainguraleku edo kaia besterik ez da izan. 2014ko maiatzean hasi ziren kanala bururaino eramateko lanak. Horien ondorioz Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre uharte bihurtu dira.

Espacio Open, Erriberan  dago kokatuta, Bilbon, Artiach-eko fabrika zaharran. Bertan eraldaketa sozialak eragiteko proiektuak sustatzen dira. Hainbat kontu daude bertan, agian ezagunena open your ganbara izan daiteke, duela hilabete batzuk opon you sormena jarri zuten martxan, gaur bertan izan dute saioa eta gurean dago Ainhoa, Artearen, teknologiaren eta gai sozialen topagunea jorratzen du, eta haren instalazioek 2.000 metro koadrotik gora dituzte. Ekitaldi garrantzitsuenen artean dago Open Your Ganbara bigarren eskuko merkatua, eta Maker Faire Bilbao izeneko sorkuntza-teknologien nazioarteko jaialdia.

Bizinahi, Erriberako auzotarrek «berreskuratu» duten eraikina. Erribera auzoko «espazio falta eta zerbitzu gabezia larriak bultzatuta», Vicinay Cadenas zeneko bulegoen eraikinari bizitza ematea erabaki dute. Bizinahi izendatu dute.

Saioa osorik:

Deskargatu hemen.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Intersexualitatea aztertzen

al. Aza 12 , 2018
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa batu zaigu. Intersexualitatea denok dugun ezagugarria da. Gregorio Marañon medikuak esan zuen gizaki guztiak intersexualak garela. Sexologiaren arabera, sexua ez dago genitaletan soilik, goitik behera betetzen gaitu sexuak, eta sexu ezaugarri guztietan dago intersexualitatea. Intersexualak guztiok gara, gure genitalez aparte. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181019_Sexologia_25_Intersexualitatea.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak