ZIENTZIALARI #126: 1 motako diabetesa (Izortze Santin)

Gaixotasun konplexua da 1 motako diabetesa, bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, gainera, gene asko partaide dira haren sorreran eta garapenean. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Biologian lizentziatua eta doktoreduna da Izortze Santin, eta gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuko ikertzaile moduan. Bere eskutik diabetesa hobeto ezagutzeko parada izan dugu eta, zehatzago, pankrean garatzen diren mekanismo molekular batzuei -beta zelulen suntsipenean eta inflamazioan- faktore genetikoek nola eragiten duten erreparatu diegu, Santin eta bere departamenduaren ikergaiei hain zuzen ere. (Argazkia: domeinu publikoa).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

URDIN ELEKTRIKOA: (IX): Aiert Alberdi

og. Mai 16 , 2024
Pikara Magazin eta Bira kulturgunean elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez kazetariak aurrez aurre solaskideekin dituen elkarrizketak dira urdin elektrikoaren muina. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. Ezer gutxi aurkitu daiteke interneten Aiert Alberdiren inguruan. Saio honetan June Fernandez Kazetariak Bira kulturgunean berarekin izan zuen solasaldia entzuteko aukera dugu. […]

Honekin lotuak