ZIENTZIALARI: Tomateen heldutasuna neurtzeko gailuak (Josu Trebolazabala)

Duela gutxi egindako ikerketa lan baten bidez, eta espektrometria bitarteko izan dela, tomatea heltze punturik egokienean noiz dagoen jakiteko modua erakutsi digu Josu Trebolazabala ikertzaileak. Neurgailu eramangarri bat erabiliz, tomatearen heldutasuna zein fase zehatzetan dagoen antzeman dezakegu erraz asko eta tomateari berari batere kalterik egin gabe. Saioaren bigarren atalean, Josu Trebolazabala ahuakate olioaz eta beraren berezitasun eta onurez mintzatu zaigu, horixe baita orain esku artean darabilen ikergaia. (Argazkia: Keith Ellwood)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #248: Marraztu eta koloreztatu

al. Api 2 , 2018
Aste honetan, Apple ikastetxeetan sartzeko planak aurkezten ditu, 9,7 pulgadetako iPad berriak erabiliz. Netflix, Uber eta Facebook bere arazoak konpontzen jarriko dira. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean248.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak