Bea Sever, adingabe transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko bozeramailea eta Itsasne Nuñez Pa…Ya! konpartsako kidea arduratu dira 41. Aste Nagusian, Pregoilari eta txupinera gaurkoan gurean izan dira. Asteburua pasata pozik agertu dira herritarren partetik jasotzen ari den maitasunarekin. Euskara eta gaztelera tartekatuz irakurritako pregoian, Bilbok duen berezitasuna azpimarratu nahi izan zuenen: “Zenbaitek gure seme-alabak ezkutatu nahi dituzte; Bilbon, aldiz, bozgorailua ematen digute zakila duten neskak eta alua duten mutilak daudela ozen esateko”. Eta esaldi bat geratuko zaigu 2019ko pregoitik, “Ez dakigu zer daukan Marijaiak bere gonaren azpian, baina berdin digu, berdin maite dugu”. Aniztasunaren aldeko aldarria egin du gaur ere. Bestalde, Itsasne Nuñez txupinerak, zorakeria hau posible egiten duten boluntario guztiei eskaini nahi izan die txupina eta, nola ez, aipamen berezia eginez Pa ya konpartsa osatzen duten lagunei.
Deskargatu hemen.