Baditugu 2025eko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera. Francis Diez Rojo eta Olatz Agirre Sagarna izango ditugu aurten Marijaiarekin batera, Bilboko 45.edizioari ongi etorria emateko. Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 16tik 24ra ospatuko da. Francis Diez Rojok, Udalaren Jaietako Batzorde Mistoak izendatua, pregoia irakurriko du abuztuaren 16an Arriaga Antzokitik. Bestetik, Olatz Agirre […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Jesus Rodriguez eta Ruben Wagensberg: Tsunami Democratic auzia medio Suitzan erbesteratuta dauden bi katalan. Bestalde, pasaden larunbatean izandako Ziburuko azokari buruzko kronika izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisi egindako elkarrizketa; auzoa, musika, kontzertua eta egindako ibilbidea izan dituzte hizpide elkarrizketan, […]

Doctor Deseo taldeak bira berria aurkeztu du gaur Bilbon. 2019an “maketoen Iraultza” diskoa argitaratu ostean bira egin gabe geratu ziren. Egoera aldatuta berriro oholtzara bueltatuko dira. Joxi izan da gurean, pozik eta gogotsu daudela adierazi digu. Bilbo Apirilaren 22an egongo dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220217_josu_doctor_deseo.mp3 Deskargatu hemen.  

Maketoen Iraultza izenburupean atera duen diskoa Doctor Deseo taldearen hamazazpigarrena da eta euskara hutsean dator gainera. 13 kantuz osatzen da lan berria, taldearen ibilbidean konposatutako abestien bilduma jasotzen duena, hain zuzen. Diskoa aurkezteko hegoaldeko lau hiriburuetan zuzenekorik emango dutela iragarri badute ere, datarik ez dute eman, urtarrilean jakinaraziko dutela gaineratuz. […]

Bilboko Doctor Deseo taldeak gaur aurkeztu du La fuerza de la fragilidad lan berria. Zortzi abesti berri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako abesti ezagunak ere entzun ahal izango dira diskoan. Liburua ere plazaratu dute, taldearen abestiren letrak bilduta, eta DVDan bideoklipak. Josi batu zaigu estudiora eta azken lan honen nondik norakoak ekarri […]