BERBAZ: Begoña Larrazabal Iturralde, atseden-etxe kontzientean, baikor

Lagunekin etorri zaigu getariarra eta han izan ditugu estudioan lagun, arretaz entzuten, eremua samurtzen.

Eta Begotxu ere betean, argi orain, zertan izan nahi duen. Bakana izan ohi den argitasuna (zein naiz ni? zertain nago hemen?). Begok dioenez, jende askorengan gertatzen ari ei da. #Esnaldia heldu omen da!

Baikor atera gara. Eta Begotxu eta lagunen eremu horretara inguratzeko gogoz.

Atseden Etxe Kontzienteari ekin diote udazkenean Kadaguan (Burgos) eta nomada dabiltza. Erratzun (Baztan) urte hasieran eta udabarriari ekiteko Narbaizan (Araba) gidatuko dute astebetez atsedenaldi kolektiboa, kontzientzia eta osasunaren alde.

Bide oparoa dator, entzun!

Kantak:urgos
Who am I? (Gorka Urbizu, Lou Reed)
Etxekoandre (Anje Duhalde)

Erreferentziak:
Harremanetarako: casareposoconsciente@gmail.com

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Deustutik eginiko zuzeneko saio berezia entzungai

al. Mar 26 , 2018
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Deustutik , 12:00etatik 14:00etara. Saioaren hasiera Hektor Ortega historialaria izan  dugu bide lagun. Deustuko historia eta herria nolakoa zen kontatu digu. Nahiz eta gaur egun  Bizkaiko hiriburuaren auzoa izan,1925 arte Deustu elizate independentea zen. Udaletxea, San Pedro elizaren […]

Honekin lotuak