HAUXE GURE LURRA: Militarismoa eta ekologismoa buruz buru

Elkarrizketa sokratikoa proposatu dio gaurkoan Josuk Iñakiri. Ekologismoaren eta antimilitarismoaren arteko harremana ekarri du, hasteko, eta Ukrainan une honetan batzuk gerra sustatzen ari diren honetan, hondamendi ekonomikoarekin batera, gerrak dakarren kalte ekologikoa dator.

PSOE Espainiako gobernura heldu berritan, erabat NATOzale moduan agertu zen, eta gatazka handia egon zen jarrera atlantista berri horren inguruan. Hego Euskal Herrian gehiengo batek NATOren aurka bozkatu zuen, baina Espainian baietza gailendu zen. Garai hartan Europan euromisilak zeuden SESBi begira, suntsiketa nuklearraren mehatxua bizia eta erreala zen. Orduan susmatzen zen Europa izango zela balizko gatazka baten gudu zelaia eta, horregatik armagabetze nuklearra aldarrikatzen zuen orduan europako ekologismoak indar handiz.

Garai beretsuan, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako kanpaina indartsua zegoen euskal gizartean, eta ekologismoan herri borrokaren eta biolentziaren inguruko eztabaidak eragin zituen ETAren esku-hartzeak.

Orain, NATO eta Errusia Ukrainan (eta ukrainarren sufrimendua tartean) daukaten gatazkak, lurra, ibaiak eta atmosfera kutsatzeaz gain eta erregai fosilen ingurukoa izateaz gain, ahantzia genuen aukera izugarria jarri du berriz mahai gainean: Europan bizitza suntsituko lukeen hondamendi nuklearrarena. Berriro militarismoa eta ekologismoa buruz buru ditugu, baina egun badirudi antimilitarismoak eta ekologismoak 80ko urteetan baino indar gutxiago dutela eskalada belizistari aurre egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Santurtzitik Bilbora herri lasterketa igandean ospatuko da

az. Aza 23 , 2022
2.500 atleta inguruk hitzordua dute igandean, azaroaren 27an, Santurtzitik Bilbora Nazioarteko Lasterketaren 34. edizioan parte hartzeko. Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, Danel Bringas Santurtziko Kiroletako zinegotziak eta Oscar Álvarez lasterketaren antolatzailea den Santurtziko Atletismo Klubeko zuzendariak lasterketaren aurkezpena egin dute.  Lasterketa honek, aurreko 33 edizioetan bezala, Santurtzitik abiatzen […]

Honekin lotuak