Dena prest 202 kilometro eskuz eskuz lotzeko

Gure esku dagok igandeko  giza kateari buruzko azken datu teknikoak azalduko ditu Bilbon, 202 kilometro, 5000 boluntario, 1000 autobus baino gehiago, Eskuak elkar lotuta erabakitze eskubidearen aldarrikapenarekin Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzeko erronka hartu du bere gain Gure Esku Dagok , inoiz antolatu den mobilizazio erraldoienena izan nahi du. Andoni Mikelerenak  eman ditu gaur ostegunez dituzten datuak. Gaurko prentsa aurrean boluntarioen lana nabarmendu dute, 5000 lagun arituko dira giza katea antolatzen, goizeko 10etan autobusak iritsi, 11:30etan jendea bere lekuan prest egongo da eta 12:15etan mezua irakurriko da Gasteizen legebiltzarrean eta 12:30etan amaituko da giza katea. Andoni Mikelarena xehetasunak. Giza katean Herritarron Ituna aurkeztuko dute: 2019 arrazoi erabakitzeko, Jone Amonarrizek testuinguru berezia bizi dugula azpimarratu du. Giza kalea Paulo Muñoak irekiko du, Gure esku dagoko kideak Donostiako bulebarrean eta Gasteizen Aroa gazteak bukatuko du, tartean milaka lagun eskuz eskuz lotuta 202 kilometroen zehar.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Behatokiak hizkuntz eskubideen urraketei buruzko urteko txostenean osasun arloan puntu beltza da

og. Eka 7 , 2018
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenaren aurkezpena egin du aste honetan,. Behatokiko Saioak eman digu ‘Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an’ lanaren berri. Txostena, herritarrek Euskararen Telefonoaren bitartez eta Akuilari aplikazioaren bitartez Behatokiari helarazten dizkioten bizipenekin osatzen da; izan kexa edo zoriona. Aurreko urteko txostenean berriz ere osasungintzari, justiziari eta administrazioari dagozkion […]

Honekin lotuak