Duela 20 urte jaio zen New Yorken Munduari Begiratzeko proiektuaren hazia. Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Medizabalek eta Mikel Valverdek euskal kultura eta euskara beste kontinente batera eraman zuten; euskal poesia, kantagintza, rock alternatiboa eta zinema mundura zabalduz. Hogei urte geroago, proiektu hura berreskuratu eta emanaldia eskainiko […]

Goizeko zortzietan abiatu da Txomin Agirreren Kresala liburuaren irakurraldia. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren hamaikagarren edizioak, bizkaieraren garrantzia azpimarratu, eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu, Txomin Agirreren “Kresala” obrarekin. Egun osoan zehar etenaldirik gabe 400 lagunek irakurriko dute nobela ozen, Arriaga Antzokian. Kresala “Euskal-Erria” […]

Abian da jadanik Gutun Zuria literatura jaialdiaren hamargarren edizioa Bilboko Azkuna zentroan. Ospakizuna, hori da aurtengo jaialdiaren ardatza  eta gaia.  Izan ere, hamargarren edizioa du jaialdiak aurten, eta horregatik ospakizunarena. Guztira, ehun idazle baino gehiago pasatu dira jaialditik. Eta izen handiak dira haietariko asko: Juan Goytisolo, Margaret Atwood, John Berger, […]

Azaroaren 23an, Elkarrekin esnatzeko ordua eleberri berria aurkeztu zuen Kirmen Uribe idazleak, Susa argitaletxearen eskutik. Zenbat Garako kide Xabier Monasteriok lagunduta, Uribek nobelaren nondik-norakoak azaldu zituen, Monasteriorekin solasean. Izen handiena baino, hain ezagunak ez diren jendeen historia kontatzen du Uribek liburu honetan. Hala, Agirre lehendakaria ez ezik, Gezala margolaria eta […]