Gaurko lehenbiziko gonbidatua Sorry taldea izango da. Londresko indie rock talde bat da, 2015ean Fish izenarekin hasi zena. Cosplay da haien hirugarren diskoa (2025). Disko honetan indie rock eta elektronika elementuak uztartzen dituzte, soinu esperimentalak eta letra introspektiboak nabarmenduz. Jarraitzeko atzera begiratuko dugu eta Juan Carlos Perez musikari bikaina ekarriko dugu gurera, Itoiz taldeko abeslari eta sortzaile ohiak 2006an Hau Berua! argitaratu zuen. Disko honetan rock, blues eta pop ukituak agertzen dira. Grabazio bikaina, euskal musikako urrezko orri bat. Post Animal taldea Chicago hiriko indie rock eta psikodelia banda da; Iron haien azken diskoa da, 2025 honetan argitaratu dute. Diskoa taldeko sei kide originalak berriro elkartu direnean sortu zuten. Grina, adiskidetasuna eta esperimentazioa ardatz, lan honetan psikodelia eta indie rocka nahasten dira, adiskidetasunaren eta bizitzaren balioak goratzeko.
Annahstasia Nigeriako jatorria duen kantautore estatubatuarra da, folk, soul eta jazz-ukituak konbinatzen ditu bere musiketan. Tether bere lehen disko luzea da, 2025ean kaleratua. Disko honetan, maitasunaren eta erresilientziaren gaiak landu ditu, soinu leun eta intimoekin, instrumentazio aberatsarekin. English Teacher Leeds hiriko indie-rock taldea da, eta This Could Be Texas haien lehen diskoa, 2024ko apirilean kaleratu zuten. Diskoa generoen artean jolasten da, britainiar indiearen eszena garaikidean arrakasta handia lortu zuen eta Mercury Prize saria eskuratu zuen. Letra pertsonal eta sozialak, soinu freskoak eta esperimentazioak biltzen ditu grabazioak. Eta bukatzeko, EZEZEZ Bizkaiko punk eszena alternatiboko laukote bat da, eta Katuzaldia haien bigarren diskoa da, 2023ko azaroan autoproduzitua kaleratua. Diskoa energiaz beterik dator, punk eta indie doinuak nahastuz, eta taldearen identitatea sendotzen du.
Deskargatu hemen.
