MUSIBLA #118: Audience, Adrianne Lenker, Rafa Rueda, Amaarae, Anjimile, Sault, Frightened Rabbit

Gaurko saioari hasiera emateko aspaldiko disko bat: Second Handed. Gernikako Audience taldeak kaleratu zuen 2003an eta bertan abesti gogoangarri batzuk bildu zituzten, gaurkoan disko horretatik bi ale. Adrianne Lenker-en Songs diskoa entzuten ari gara azken egun hauetan, gaurkoan beste harribitxi bi Big Thief taldeko abeslariak bakarka emanak. Azken egun hauetan jaso dugu Rafa Ruedak egindako azken diskoa Rueda. Sare sozialetan gurpilen argazki eta ilustrazioak partekatzen aurkeztu digu bere azken artefaktoa. “Foto zaharrak” abestia izan da diskoaren aurrerapen abestia, gaur beste bi ekarriko ditugu. Amaarae sustraia afrikarrak dituen kantu egile interesgarria da, bere azken diskotik (The Angel You Don’t Know) ateratako bi pieza erritmiko ekarri dizkizuet. Hurrengo gonbidatua Bostonetik dator, bere web orrian queer & trans songmaker gisa aurkezten du bere burua. Anjimile du izena eta disko eder batekin aurkeztu zaigu: Giver Taker. Ez da lehenengo aldia talde batek bere identitatea izkutatzen duena. Marketin trikimailu bat den edo joku artistikoa den, auskalo. Ezpal horretakoak dira Sault taldekoak. Beltzen eskubideen aldeko aktibista sutsuak direla da talde honi buruz daukagun datu apurretako bat. Baina ez dakit zer puntutaraino diren garrantzitsuak taldeari buruzko jakingarri horiek. Euren musika, ordea, bai. Konposizio bihurriak eta inspiratuak biltzen dituzte euren grabazioetan. Gaur horietako bi, Untitled (Rise) diskotik. Frightened Rabbit izango da gure azken gonbidatua gaurkoz. Euren musikak ukitu dramatiko eta epikoa dauka, The Winter of Mixed Drinks izeneko azken diskoan, behintzat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko tranbia Atxuritik Boluetaraino luzatzeko lanak hasi dira

ar. Abe 1 , 2020
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren emaitza da eta bi erakundeek hartzen dute parte finantzaketan, % 65arekin eta % 35arekin, hurrenez hurren. Lanen kostua 5,2 milioi eurokoa izango da. Amaia Arregi jarduneko alkateak adierazi duenez, ibilbidea 2,3 kilometro luzatuko da, eta Atxuriko eta Boluetako geltokiak egokituko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201201_tranbia.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak