Gaur aurkeztu du Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Ibialdiko egitaraua. Lau gune izango ditu eta bertan egingo dira kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak. Berrikuntza moduan, aurten datafono bidez ordaintzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_ibilaldia.mp3   Deskargatu hemen.

Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Idurre Alonso izan da gurekin. Hizkera ez formalean eragiteko helburua du, izan ere gazteak erdaratara jotzen dute. Gazteen hizkuntza ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko […]

KIMU ipuin-bilduma, irakurtzen ikasten ari diren 5 urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako bilduma da. Argitaletxea 2011 urtean sortu zuten Ikastolen Elkarteak eta Elkarrek. Gaurkoan bilduma horretako liburu berria aurkeztu dute  “FAMILIA XELEBREA” aurkeztu dute, Anjel Lertxundi  Jokin Mitxelena ilustratzaileen lana da. Pandemia garaian ohikoa den moduan online elkartu gara, idazle ilustratzaile […]

Lehiaketaren lehen aldi honetarako gaitzat Amaiurko gazteluaren setioa aukeratu da Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, apirilaren 30a arteko epea izango dute lanak aurkezteko; bakarka edo taldean egin daitezke. Komiki lehiaketaren lehen […]

Bilboko Yhon jauregian egin duten prentsaurrekoan egon dira Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskaraldia, Topagunea, Errigora, Durangoko Azoka, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta AEK eragileak. Orobat, herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte hartu dezaten eskatu dute. Euskalgintza geldirik ez dagoela, eta itolarriak itolarri, beste behin ere hainbat egitasmo doitzen dabilela ziurtatu du […]

Elorrioko Txitxirri ikastolak antolatu du aurtengo ibilaldia. Datorren maiatzean hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Elorrion, aurretik ere 1999 eta 2006an egin zen. Baina, Ibilaldia ez da jaialdi soil bat, urte osoan zehar garatuz doan proiektua baizik. Era honetan, urte osoan arituko gara elkarlanean, jarritako helburuak bete nahian. 2020ko maiatzaren 31n […]

Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoa sortu dute Ikastolen elkarteak eta AEKk. Horrez gain, Irrien aldizkariak, ariketa soziala ardatz monografikoa egin du. Unitate didaktikoak ikasleei euskaraldiaren berri emateko helburuarekin sortu dira. Hizkuntza ohituren eragiteko xedea duen ariketa soziala hezkuntzaren didaktikatik ezagutu eta lantzeko aukera izango dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181106_Euskaraldia_unitate_didaktikoak.mp3 Deskargatu hemen.