MUSIBLA #47: King Krule, Urgatz, Cosmo Sheldrake, Behi Bideko Andere Xuriak, Ezra Furman, MGMT

Gogo handia geneukan King Krule berriz ere programatzeko. Diskoen bizitza hilabete eskasekoa den garai hauetan ematen du aitzaki sendo bat behar duzula disko bera hiruzpalau aldiz jartzeko. Bada ez daukagu inongo aitzakirik, gustuko dugula baino ez. The Ooz diskoa 2017an kaleratu zuen King Krule eta bertan minimalismo lakarra eta melodia inspiratuak (kontraesana badirudi ere) agertzen dira. Gaurko saioan Dum Surfer eta The Ooz abestiak ekarri ditugu. Jarraian Urgatz taldea. 2012an kaleratu zuten lehenengo diskoa Lur hartzean eta 2014an Ihes. Biotatik kantu bana ekarri ditugu, euren azken diskoa Hori eskuratzeko zain gauden artean. Hurrengoa Cosmo Sheldrake multiinstrumentista, The Much Much How How and I izeneko disko poliedrikoarekin etorri zaigu, bere konposizioak folk, rock sinfoniko edo musika klasikoaren arteko fusioa dela esan genezake. Behi Bideko Andere Xuriak Iparraldetik datoz eta “Distortsioen munduan” izeneko disko txundigarria kaleratu dute aurten, bertatik beste kantu pare. Bukatzeko Ezra Furman taldearen Transangelic Exodus diskoa eta MGMT taldearen Little Dark Age abestia.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako gela garbitzaileak greban prekarietatea salatzen

ar. Aza 13 , 2018
Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako gela garbitzaileek greba mugagabea hasi dute. Bizkaiko ostalaritzaren ituna aplikatzeko eskatzen diote Constant enpresa azpikontratatzaileari . Azaroaren 3an abiatu zuten greba eta oraindik ez dute enpresaren erantzunik izan, greba egiten duten bitartean ez dutela harremanik izango adierazi diete. Ostiralerako manifestazioa deitu dute.  Enpresa gehienak Bizkaiko […]

Honekin lotuak