MUSIBLA #65: Matt Corby, Julia Jacklin, Foxing, Gari, Los Bichos, Matt Maltese

Gaurkoan lehenengo gonbidatua Matt Corby izango dugu. Australiarrak Live on the Resolution Tour diskotik pieza zinez indartsua eskainiko digu. Julia Jacklin ondoren, Crushing bere azken diskoarekin kritika onak jaso ditu emakume onak. Bertatik bi abesti. Foxing taldea jarri izan dugu musibla honetan, Ipar Amerikatik datorren taldeak Nearer my God izeneko diskoa kaleratu zuen 2018an, eta horrekin datoz gurera. Gari oso disko ederrak egiten ari da azken urte hauetan, azkena Beste Denbora Batean da, eta bertatik diskoari izena ematen dion abestia entzungo dugu, besteak beste. Nafarroak oso talde bitxiaren sorrera ikusi zuen laraogeitaka urtetan, Los Bichos zuen izena eta bertako burua Josetxo Ezponda musikaria. Bi disko utzi zituzten, guk In Bitter Pink bikoitzatik abesti pare bat ekarri dizkizuegu. Bukatzeko Matt Malteseren konposizio perfektoak Bad Contestant diskotik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari" antzezlana ostiralean euskaraz Pabilioi 6 aretoan

az. Mai 29 , 2019
Gaurkoan “Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari” antzezlana izan dugu hizpide. Pabilioi 6 aretoko talde gazteak taularatu du eta ostiralean euskaraz ikusteko aukera izango da. Ana Garcia bilbotarra hilik eta bortxatua agertu da Vinaroseko  zabortegi batean. Bertan ematen zituen oporrak, eta kuadrillako lagunek beren buruari galdetzen diote merezi ote duen […]

Honekin lotuak