Azaroaren 23tik abenduaren 2ra ospatuko da Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. 37.edizioa da aurtengoa, Josu Camara talde eragileko kidea batu zaigu saiora eta azpimarratu du Europako jaialdi zaharrenetakoa dela. Hala bada, Euskal Herriko taldeez gain, atzerrikoak ere izango dira Nazioarteko Txotxongiloen Bilboko Jaialdian. Hainbat herritatik iritsiko dira, Argentina, Italia, Grezia edo Katalunia. Gainera aurten hirian barrena hedatuko dira emanaldiak, udaltegietan, Pabeloi 6 artoan eta Arriaga antzoki parean. Emaldi gehienak Campos Elisios antzokian izango dira.
Deskargatu hemen.