Pare talde feministaren hamargarren urteurrena dela eta “Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa” sorta izango da larunbatean Deustuko Gazte Lokalean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira protagonista, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bakarrizketan zehar landuko dituzten gaiak ere potoloak: amatasuna, ama izateko presioa… Gaurkoan Mirari Martiarenarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190116_mirari_martiarena.mp3 […]

Hamar urte bete ditu aurten Pare Deustuko Gazte talde feminista. Urteurrena ospatzeo egitaraua antolatu dute, Bego pareko kideak ekarri dizkgu xehetasun guztiak. Urrirako bi ekintza antolatu dituzte, gaur “Pare 10 urtez” dokumentalaren estrenaldia izango dute, Done Petri plazan. Dokumentalean Pareren hamar urteko ibilbidea kontatuko dute taldean egondako emakumeak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181004_pare_deusto_bego.mp3 Deskargatu […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Deustu auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Egunotan jaiak ospatzen ari dira, giroa ekarriko dugu irratira. Aurtengo jaiak euritsuak izaten ari dira baina ala ere giro paregabe izaten ari da. Horren berri jai batzordeko kideak ekarriko digute. Pare Deustuko Gazte […]