2019ko inauterien kartel irabazlea Sardina mozorrotua izan da

Inauteriak iragarriko dituen kartela ezagutzera eman dute gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean  aratusteak ospatuko dira Bilbon. Ohikoa den moduan horiek iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea  José Ángel Ligero Martinezena izan da, “Sardinita disfrazada” lanagatik. Beste behin ere, herritarren parte-hartzea erabakigarria izan da behin betiko aukeraketan, 4.139 boto erregistratu baitira.  Kartel irabazlearen hautaketa bi fasetan egin da. Lehenik eta behin, epaimahaiak (Jai Batzorde Mistoko zenbait ordezkarik eta diseinuaren eta kulturaren munduko pertsonek osatutakoak) sei kartel finalista hautatu zituen aurkeztutako 83 lanen artean (kopuru horrek iaz aurkeztutako diseinuena bikoizten du).

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: LETRA BIHURRIAK

ol. Ots 8 , 2019
Amamak ezin ditu bilobek ekarritako txostenak irakurri. Lur eta hodeik agian amamak dislexia daukala pentsatzen dute. Bere ikaskide batek ere irakurtzerakoan arazoak dituela esaten diote, lagun honen ustez hizkiak mugitzen dira. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190207_gaurezdagoeskolarik_letrabihurriak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak