ZIENTZIALARI 91: Geologiaren inguruan (Iranzu Laura Guede)

Oraingo hau ez da lehen aldia Zientzialari saioan geologiaz dihardugula, baina guk egin ditzakegun ahalegin guztiak ez dira, noski, nahikoa izango garrantzi handiko zientzia hau ezagutzera emateko. Planeta bakarra dugu lurtarrok bizitzeko, eta behar bezala zainduko badugu, gauza gehiago jakin behar dugu gutako gehienok Lurraren osaeraz eta egituraz. Horixe da, besteak beste, geologiak ematen digun informazioa. Gaurkoan ibilaldi bikoitz bat egingo dugu geologian barrena. Iranzu Guederen eskutik, geologiaren zenbait gai orokor landuko dugu, batetik, eta, bestetik, gero Euskal Herrira etorriko gara gure ingurune geologikoa hobetoxe ezagutzera.

Iaz doktoratu zen geologian Iranzu Laura Guede, UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia sailean “Ipar Iberiar penintsulako Erdi Aroko biztanleriaren paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa” izena duen tesiarekin. (Argazkia: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Berri Txarrak taldearen etenaldia eta "Ikusi Arte Tourra"

og. Ots 14 , 2019
Berri Txarrak taldeak 25 urteko ibilbidea itxi, eta 2019an “etenaldi mugagabea” egingo du. ‘Ikusi Arte Tour 2019’ birarekin esango du agur taldeak, gaur Lekunberrin Ikusi arte tourraren eta agurraren inguruko xehetasunak eskaini dituzte. Agurra iragarri zutenetik bi hilabetera hitz egin dute. Lehenengo sarrera eta agur kontzertuekin sortutako katramila “poza eta […]

Honekin lotuak