Bilboko Arriaga Antzokian Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren azken ekoizpenaren estreinatuko da , Love & Money , Dirua eta maitasuna, Dennis Kellyren lanaren euskarazko egokitzapena. Idoia Barrondok eraman du euskarara eta Cécile Marquettek zuzendutako antzerki muntaian. ‘Love & Money ‘, gordintasunez eta aldi berean umorez, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Oholtzan Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante y Aiora Sedano. Aitor Etxarte eta Aiora Sedano ditugu gurean. Zorretan itota daude David eta Jess, eta euren infernuetarako jaitsaldia kontatzen du obrak, baina kontsumo gizartearen eta neoliberalismoaren indarkeriari buruzko satira moduko bat ere egiten du antzezlanak haien bidez. Arriagako estreinaldiaren ostean Pabeloi 6 aretoan ikusteko aukera izango da Azaroko asteburuetan.
Deskargatu hemen.