ZIENTZIALARI #124: Makroalgak (Nahiara Muguerza)

Itsasora joko dugu gaurkoan ere, itsas azpira, zehazkiago esatearren. Makroalgez jardungo dugu saio honetan, eta termino berriak ikasiko ditugu: makrofitoak, errezelak, eta abar. Komunitate konplexuak osatzen dituzte makroalgek, eta ezinbestekoak dira, itsas azpiko izaki bizidun askok bizirik iraun dezaten. Zorigaitzez, azken aspaldion klima aldaketak bortizki eraso egin die horrelako ekosistemei. Itsas azpian gertatzen ari diren aldaketez eta bere ikerlanaz eta erronkez mintzatuko zaigu gaur Nahiara Muguerza zientzialaria. Nahiara Muguerza biologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Biologian lizentziaduna Alacanteko Unibertsitatean Itsas eta Ingurumen espezialitateetan. UPV/EHUn Bentos Marino UPV/EHUko Ikerketa Taldean Ikertzaile Kontratatu gisa ari da lanean 2009tik, eta, gainera, UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia Sailean irakasle elkartu gisa ari da lanean 2011tik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Doinuele: euskara hutsezko plazen eta azoken sarea

og. Urt 11 , 2024
Zortzi plaza bakarrik ditu Euskal Herriak euskara hutsean direnak; kopuruz ez da asko, baina ekarpenez aberatsak dira. Zortzi horiek sortu dute Doinuele sarea eta atzo bertan egin zuten 2024eko azoken aurkezpena. Estitxu Eizagirre sareko antolatzailea da eta atzo Zebrabidean saioan esandakoak bildu ditugu gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_doinuele.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak