Gaurko urrezko kantua Kubatik dator. 1965eko urrian irakurri zuen Fidelek Che Guevara komandanteak Kubako herriari idatzitako gutuna, adio modukoa. Horren ondorioz Carlos Pueblak Hasta siempre comandante abestia konposatu zuen. Guk Los Tradicionales taldearekin egin zuen grabazioa entzun dugu. Jarraian, Soledad Bravo venezuelarrak egin zuen bertsioa, baita Maria Farantouri greziarrarena ere […]