SOINUGELA: Loudon Wainwright, Rufusen aita kantautorea

ruRufus Wainwrightek Bilbon kontzertu bikaina eman berria duela eta, Pedro Elias Igartuak haren aitaren musika gogorarazi nahi izan digu gaurko Soinugelan. Ama ez ezik -hil berria den Kate Mc Garrigle Rufusen ama baitzen-, aita ere musikaria baitauka Rufusek. Gure artean ez du inoiz aparteko arrakastarik bildu Loudon Wainwrightek, baina horrek ez du esan nahi, ezta gutxiago ere, musikari txarra denik. Aitzitik, bere kantuak entzunez ikusi ahal izan dugunez, sekulako kantautore ona dugu, bere kantuen hitzetan edozertaz eta edonortaz -baita bere buruaz ere- ironizatzen dakiena. Eta Loudonen musika entzuten joan zaigu gaurko saioaren erdia, gutxi gora-behera. Baina besterik ere izan du irratsaioak: Highway To Hell, deabruari buruzko bilduma, Mojo aldizkariak atera duena; hil ondoko dusko zoragarri bat, Toumani Diabatek eta Ali Farka Tourek batera grabatu zutena; Elvis Costelo ere eduki dugu country giroko zenbait abestirekin; eta Kataluniatik Argentina eta Txileko musikariz osatuta dagoen Che Sudaka talde interesgarria heldu zaigu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Krisi ekonomikoaren inguruan

al. Mai 17 , 2010
Iosu Larrinaga EHUko irakaslearekin izan gara. Mundu mailan bizi dugun krisi ekonomikoak gure artean duen zenbait eragin aztertu ditu. Krisiaren sorburua, bilakaera eta egungo egoera… Epe ertainera eta luzera dauden perspektibak ere kontuan izan ditu Iosu lagunak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak