MUSIBLA #182: Kristonak, Joseba Irazoki, Kurkuma, Tree River, Battle Ave., Duster

Kristonak taldeak disko berri eta gihartsua atera dute. Ahobetehortz izena jarri diote grabazio berriari eta gitarrak ondo asko zorroztu dituzte lan honetarako. Disko rockero honek esnatuko zaitu! Joseba Irazokik disko txiki bat atera berri du, bertan Luka abestiaren bertsio oso pertsonala egin du, besteak beste. Irazokiren pertsonalitatea bor-bor. Diskoaren izena Split. Doneztebetik dator hurrengo taldea. Kurkuma dute izena eta orain gutxi disko indartsu eta elektrikoa kaleratu dute, hori bai, pertsonalitate handikoa. Diskoaren izena Belezidorrean Hör. Tree River taldearen azken diskoa, Time Being, jarri izan dugu saio honetan azken bolada honetan, izan ere disko baikor eta freskoa iruditzen baitzaigu 5 urteren ondoren atera duten hirugarren disko hau. Battle Ave. taldea ere gurean egon da azken saio hauetan, I saw the egg izeneko diskoa da euren azken grabazioa eta bertan abesti atmosferiko eta indartsuak topatzen dira. Eta gaurko saioari amaiera emateko disko “desertiko” bat, Duster du izena taldeak eta Kaliforniatik datoz eta horien azkenekoa da Together. Ahotsak eta soinu barnebilduek ematen diote basamortu ukitu hori, hondarrezko musika.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Argia astekarian Idurre Eskisabel eta Akira komikia

og. Abe 15 , 2022
Euskalgintzaren Kontseiluak 25. urteurrena ospatu du Durangon. Bertan izendatu dute Idurre Eskisabel idazkari nagusi, eta adostasunetan sakontzeko asmoa adierazi du bere lehen hitzartzean.  Argia astekariak aste honetan azalera eraman du Idurre Eskisabelekin izandako elkarrizketa. Sakon aztertu du egoera, tartean euskarak politikak behar dituela azpimarratuz, hizkuntza politika ausartak. Net hurbilen landutako […]

Honekin lotuak