MUSIBLA #134: Amaarae, Babeheaven, Toc, Laura Fell, Sinead O’Brien, Rafa Rueda, Madlib

Gaurko orduari hasiera emateko Amaarae egilearen musika ekarri dugu. Ghanan sortua, Ama Serwah Genfi New Yorkarra dago ezizen horren atzean. The Angel You Don’t Know izena du bere lehen lan luzeak. Erritmoari garrantzi handia ematen dion Babeheaven taldearekin jarraituko dugu. Home for Now izena du beren azken diskoak. Pop landua. Mungiako TOC taldearen txanda izango da hurrengoa. Zidazun izeneko diskoarekin agertu zaizkigu rock ilun bezain erakargarriarekin. Laura Fell-en Safe From Me diskoa folk eta poparen eremuetan mugitzen da, “americana” soinuaren zalea. Gaurko saioan bi abesti biribil entzungo ditugu. Sinead O’Brien irlandako Limerick industrialatik datorren poeta eta interpretea da. Bere musikan indar ezkutu bat dago, zugandik tira egiten duena. Rafa Ruedak duela gutxi kaleratu du Rueda izeneko lana. Soila eta ederra. Inolako tranparik gabe. Disko ederra bere biluzian. Eta bukatzeko Madlib proiektuaren Sound Ancestors diskotik pare bat pieza. Abesti hautsiak, ahots urrunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzoko eskola publikoetako kalitatean inbertitzea eskatu dute Alde Zaharreko eta Atxuriko gurasoek

az. Mai 5 , 2021
Bilboko Alde Zaharreko eta Atxuriko ikastetxe publikoek dituzten gabeziek eta beharrek batuta, auzoko guraso elkarte, eragile eta elkarteek bat egin dute kalitatezko etorkizuna aldarrikatzeko. Desberdintasun sozialak daudela adierazi dute, eta beraz, Hezkuntza Sailak eta Bilboko Udalak, erantzukizuna beren gain hartu beharko dutela. Atxuri eta Alde Zaharra azken urteotan demografikoki eta […]

Honekin lotuak