Maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeetara antzeko izena duten bi hautagaitza aurkeztu dira Bilbon, eta biak ontzat eman ditu Hauteskunde Batzordeak. Zehazki, Ganemos da bata, eta Ganemos Goazen Bilbao bestea. Azken horrek bi zinegotzi izan ditu azken legealdian, eta salaketa jarriko duela iragarri du. Francisco Samir Lahdou Ganemos Goazen Bilbao taldeko zinegotziak gaur egin duen agerraldian azaldu duenez, joan den ostegunean izan zuten Ganemos hautagaitzaren berri, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean zerrenda guztiak aurkeztu ziren egunean.
Deskargatu hemen.