Argia astekariaren errepasoan azaletik abiatu gara. Martxoa8 egunera begira jarri dira aldizkarian. Faxismoaren aurka feminismoa kalera aterako da. Deialdiak errepasatzean gain, Bilgune feministarekin berba egin dute. Izaro Bilbao bertsolariarekin izandako solasaldia errepasatu dugu eta bukatzeko zineman adimen artifizialak sortzen dituen kezka mintzatu gara.
Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]