Intersekzionalitatearen aukerez eta erabileren mugez hausnartu du Itziar Gandariasek Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroan. Bilbo Hiria irratian izan da guzti honen inguruan berbetan. Intersekzionalitatea zapalkuntzari lotuta erabiltzen da maiz, eta subjektu jakin batzuk sortzen ditugu. Zergatik ez erabili emakume pribilegiatuez hitz egiteko? Definizioaren jatorrira jo behar dugu. Intersekzionalitateak erakusten digu pertsonek kokagune bat dugula, hizkuntza dela, bizitokia, generoa… kokapen horrek baldintzatzen gaitu baina gure burua birpentsatzeko aukera ere eskaintzen digu, Gandariasen iritziz.
Deskargatu hemen.