POTTO: Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa

Ekainaren 8an, zapatuarekin batera izango da Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa, Saran. Bertan, 2001-2002 urteen artean jaiotako 13 bertsolari gaztek hartuko dute parte final handian eta, gaurko POTTO saioan, zapatuko finalean kantatuko duten bertsolari gazteen kantu-hotsa izango dugu lagun. Ezagutu egingo ditugu oraingo eta etorkizun hurbileko bertsolari gazte handien ahotsak. Horretarako, apirila eta maiatza artean Euskal Herriko lurraldeetan izan ziren eskolarteko txapelketen finaletan gertatu zena kontatu eta gure prosa bertsolarien kantuekin uztartuko dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Gara' egunkariaren egoeraz eta igandeko jaialdiaz mintzatu gara Iker Bizkarguenagarekin

og. Eka 6 , 2019
Gara egunkariak urtarrilean bete zituen 20 urte, baina urteurrena albiste ilun batek estali zuen, orduantxe iragarri baitzuten egunkariak  hitzarmena lortu zuela Gizarte Segurantzarekin datozen bi urteotan hiru milioi euro pasako isuna ordaintzeko: Espainiako Auzitegi Nazionalak Garari leporatzen dio 1998an Garzon epailearen aginduz itxitako Eginen zorra. Egun horretatik abiatu zuten harpidetza […]

Honekin lotuak