“Irtenbidera, etorkizuna askatu” agiria plazaratu dute 11/13ko auzipetuen aldeko agiria. Jon Maia bertsolariak idatzi du, eta, oraingoz, 150 bat lagunen babesa jaso du.Agirian gogorarazi dute irailean 47 lagun epaituko dituztela euskal presoen eskubideen alde jarduteagatik, eta orotara 601 urte eskatzen dizkietela: “Euskal jendarteak aurrera egin nahi du, eta, etorkizunari behar bezala ekiteko, iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da”. Fiskaltzak 8tik 21 urtera arteko kartzela-zigorrak eskatzen ditu euskal presoen babes juridikoaz, osasunaz, eta abar arduratzen ziren 47 lagun horien aurka. Gaurko agerraldia gogora ekarri dute irailaren 14ab manifestazioa deitu dutela eta bertan parte hartzetako deiaz egin dute.
Deskargatu hemen.