Zazkel taldeak gaur gauen Triangune gunean izango da zuzenean. Hitzordu hori aitzakia hartuta Etxahun eta Irati batu zaizkigu Bilbo hiria irratira. Bi disko kaleratu dituzte, eta maketa bat, Bata, Zazkel eta azkena Ez entzun deiturikoa, laster lan berri kaleratuko dute Aizkorak Zorroztuz taldearekin batera. Uda honetan kantu berri bat Estatu kolpea argitaratu dute, hitzei dagokionez aurreko diskoko kantuen antza dakar, baina mezu argi eta zuzena.
Feminismoa, okupazioa, ekologismoa, euskara, auzo bizitza… Bilboko Areatza aldarrikapenez betetzen da urteko asterik luzeenean. Altuera, forma eta kolore guztietako txosnak aurki daitezke, 29 konpartsa guztira bakoitza balio ezberdinekin baina denak bat eginda jai herrikoi eta parte hartzaileen alde. Arriaga atzealdean kokatuta da beti, gazteen konpartsa,. Kaskagorrik 30 urte betetzen ditu […]