MUSIBLA #208: Ezpalak, Abaunz, Lepora, Art Brut, Cromm Fallon, Interpol

Gaurko saioan Ezpalak taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Hirugarren diskoa dute jada kalean Hortz Aina Hots eta horrekin dabiltza han eta hemen zuzeneko indartsuak ematen. Aurretik beste bi disko kaleratu zituzten, Ezpalak homonimoa eta Kolpatu Topatu. Hurrengo hilabetetarako asmo berririk ere ez dute falta. Euren soinu biribil eta enpastatuarekin gozatuko dugu saioaren lehenengo minutuetan. Aizkorakada bakoitzean ezpalak! Jarraitzeko Abaunz proiektua. Xabier Bastidak izugarrizko disko orijinala kaleratu du. Beire du izena eta bertan 24 pieza bildu ditu. Hitz ilunak eta ahots are ilunagoa. Emaitza: hamarrekoa. Segidan, aurreko saioan protagonista izan ziren Gasteizko Lepora taldea ekarri dugu gaurkoan ere, izen homonimoa (Lepora) duen euren lehenengo diskotik abesti pare bat: Manhattan eta Ezer ez aurrean. Hurrena Art Brut. Garai batean dezentetan jarri genuen euren Bang Bang Rock & Roll saio honetan. Duela gutxi disko horren bermazterizazioa egin zuten. Taldeak rock gordin eta soila egiten du. Gitarra taldea. Oso gustuko dugun soinua. “Nire anaia txikiak roc’k and rolla deskubritu berri du eta ezin du bere burua kontrolatu”. Eta rock and rollarekin jarraituko dugu hurrengo minutuetan, izan ere gure bide erdian Cromm Fallon aurkitu baitugu bere Electric Blomm disko gogoangarriarekin. 2019an kaleratu zuen diskoa eta geroztik beste disko bat baino ez du atera. Patxadatsu doa, ez bere musika bezala. Gordin. Aurrerago Interpol talde amerikarra ekarri dugu. Garai batean euren A Fine Mess ep-a jarri genuen hemen, gerora pista pixkat galdu genien, orain The Other Side Of Make-Believe diskoarekin datoz, gurera heldu da. Ongi etorri! Amaierara hurbiltzen ari garenean Katie Von Schleicher musikari amerikarraren azken diskoa A Little Touch of Schleicher in the Night, arratsaldea lasaitzeko musika baltsamikoa da Katierena. Bere zazpigarren disko hau pieza ederrez beteta dago.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Oin puntetan dabiltzan umeak Oier Gorosabelekin

az. Abe 13 , 2023
Hazkunde prozesuan, sarri ikusten da gaztetxoen artean hanka puntetan ibiltzeko joera. Hori izan dugu hizpide Oier Gorosabelekin. Gehienetan ibilkera berez normaltzen den arren, kasu batzuetan arazoak etor daitezke: oinez ondo ibili ezina, mina bernetan, zutik egon ezina edo bizkarreko min eta desorekak, esate baterako. Egoera horri soluzioa emateko tratamendu desberdinak […]

Honekin lotuak