Getxoko komiki XVIII azoka urriaren 18tik 20ra

Getxoko Komiki Azokaren 18. ekitaldia ospatuko du aurten,  komiki zaleak hitzordu interesgarria izango dute datorren asteburua, derrigorrezko topaleku dena, ez bakarrik Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Urriaren 18tik 20ra liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda eta fanzineen salmenta-guneak kokatuko dira Areetako Geltokia plazan eta bertaratzen direnek azken nobedadeak eskuratu eta sailak osatu ahal izango dituzte, baita komiki zaharrak, bildumagile-produktuak eta era guztietako merchandising-produktuak eskuratu ere. Azokaz gain mahai inguru, tailer eta erakusketa interesgarriak izango dira. Aurten bi omenaldi egongo dira batetik Marika Vila komikigile, ilustratzaile eta ikertzailea omenduko da eta bestetik joker liburu denda.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Alokairuak gora, ametsak behera

az. Urr 9 , 2019
Alokairuaren prezioa %7,98 igo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan urtearen lehen lauhilekoan. Horrek, bigarren postuan kokatzen gaitu Estatuko bizileku garestienen zerrendan, lehena Madril izanik. Bertan alokairuaren bataz besteko errenta 1.671 eurokoa da hilean, eta hemen berriz, 1.137koa. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeena alderatuz gero, batetik bestera dagoen aldea nabaria da. […]

Honekin lotuak