ARGIAko lantaldeak ezohiko prentsaurrekoa eman du atzo, Mugarik Gabe GKEko kideekin batera. Bertan izan dira Euskal Herriko Emakume Migratu eta Arrazializatuen elkarteko kideak ere. Publikoki salatu dute Solway multinazionalak ARGIAri eskatu diola Paolina Albani Guatemalako kazetariari eginiko elkarrizketa ezabatzea eta 15.000 euro ordaintzea. Argiako Gorka Peñagarikanok ekarri dizkigu zehetasunak, eta argi kazetaritza eta informatzearen alde egingo dutela adierazi du. Argiak ez du eta 15.000euroak ordainduko eta ez du elkarrizketa ezabatuko. Aste honetako astekarian azalera eraman dute gaia, are, Solwayren gaineko informazioan sakonduta. Bestetik, ohi bezala, astekarian irakurriko ditugu beste gai batzuk ekarri dizkigu Gorkak.
Deskargatu hemen.

