11 Ispilu: “Graceland” (Paul Simon) #bertsioak

Gaurko saioan Paul Simon kantariaren “Graceland” kantua zian du hizpide Rafa Ruedak. Paul Simon 5 urte besterik ez zituela bere auzokoa zen Art Garfunkelekin batera Tom and Jerry izeneko bikotea osatu eta eman zituen lehenengo ekitaldiak eskolan. 1960. urteetan hainbat disko atera zituen Simon and Garfunkel bikoteak. 1971 Simonek bakarka kantatzeari ekin zion, eta disko ugari atera zituen 1980. urteetan. Kantetan folka, popa eta rocka nahasten zituen maizenik, nahiz eta batzuetan soul, reggae nahiz salsa ukitua zuten kantak idazten zituen ere. 1986. urtean mundu osoan zehar ezaguna egin zen Graceland izeneko lana atera zuenean. Bertsioak The tallest man on earth, Casiotone for the painfully alone, Hot Chip, Chris Martin eta Grizzly Bear.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maisha MCk VMME SAHAR lehenengo bakarkako lana aurkeztu digu

al. Aza 18 , 2019
Gaurkoan Maisha Mc izan dugu saioan. Hamar kantu bildu ditu bere lehengo diskoan. Euskal herrian zian da aurkezpenak egiten eta irratira batu zaigu. Matetar sentitzen da Euskal herrian Kalifornian sentitzen da Eneko, baina Martera joan nahi du; hori proposatzen digu disko berrian bidai bat. Euskal sustraietara begira jarri eta rap […]

Honekin lotuak