Maketoen Iraultza izenburupean atera duen diskoa Doctor Deseo taldearen hamazazpigarrena da eta euskara hutsean dator gainera. 13 kantuz osatzen da lan berria, taldearen ibilbidean konposatutako abestien bilduma jasotzen duena, hain zuzen. Diskoa aurkezteko hegoaldeko lau hiriburuetan zuzenekorik emango dutela iragarri badute ere, datarik ez dute eman, urtarrilean jakinaraziko dutela gaineratuz.
Deskargatu hemen.

