Julen Gabiriak Joe Saccoren “Palestina” kazetaritza grafiko liburua euskaratuta aurkeztu digu

Julen Gabiria idazle galdakoztarrak Joe Saccoren “Palestina” kazetaritza grafiko liburuaren euskarazko bertsioa aurkeztu du Durangoko Azokan. Saccok 1992an argitaratu zuen kazetaritza edo erreportaje liburua, komikiaren azpigenero horretan gailurretakoa kontsideratzen dena. Iaz Maus eleberri grafiko mitikoa euskaratuta aurkeztu zuen, “eleberri grafikoen Everest-a” moduan kalifikatua izan dena, eta hura bezala, Palestina ere Astiberri argitaletxeak kaleratu du gure hizkuntzan. Arrakasta handia izan du liburuak, seguruenik Palestina egunotan gaurkotasuneko gaia delako. Komikiak euskarara itzultzearen zailtasunez, eta Palestinaren orduko eta egungo egoeraz mintzatu gara, besteak beste, eta aurkezpena bera ere entzun dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Gorka Suaiaren berria “Su eman ala hartu” eta Willis Drummonden etenaldiaz

ar. Abe 12 , 2023
Gorka Suaiak disko berria aurkeztu du Su eman ala hartu. Larunbatean 7 katu gaztetxean zuzenean ikusteko aukera izango da. Su eman ala hartu 11 abestiz osatutako lana dugu, hip hopa trapa eta bestelako doinuak biltzen dituena. Guren izan dugu. Willis Drummond taldeak ziklo luze bati amaiera jarriko dio azken kontzertu […]

Honekin lotuak