San Tomas eguneko saio berezia entzungai

Larunbatean ospatu zen Bilbon San Tomas azoka, eguraldia ona izan zen goizean eta jendetza batu zen Areatzan eta zapi kaleetan. Ohi bezala, Bilboko Konpartsek antolatutako gunetik zuzeneko saio berezia egin genuen. Eguerdi arteko orduetan 100.000 pertsona bildu ziren Areatzan taloak jan, sagardotan murgildu eta baserritar zein artzainen 245 postuen aurretik desfilatzeko. Gure mikrofonoetatik Bilboko konpartsetako lagunak igaro ziren San tomas egunerako antolatutakoaren xehetasunak emanez. Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen hitzak batu genituen. Bihotz alai dantza taldeak eguerdian erromeria izan zen, baina lehenago gurean izan ziren. Txuski eta Purruski pailazoen bisita izan genuen. Azokaren ingurukoak BBK antolatzaileen eskutik ekarri eta bukatzeko baserritarren hitzak ere jaso genituen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala

al. Abe 23 , 2019
Urteko azken POTTO saioa airean dago jada! Hementxe duzue, buru-belarrien gozagarri, Gipuzkoako bertsolari txapelketa nagusiaren finala. Donostia Arenan kantatutako bertso-aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitiaren eskutik. 8kote handia izan zen kantuan eta buruz burukora Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi heldu ziren; txapela Añorgara joan zen, ostera ere. […]

Honekin lotuak