Atzerako kontaketarekin batera, zuzeneko saioa abiatu dugu du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak izan dira gurean; Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa. Hektor Ortega entzuten ari gara orain GOMUTAN saioko “Aratusteak, inauteriak, karnabalen bilakaera Bilbon” atalarekin.
Itziar Urtasun, jaietako zinegotzia, eta Joseba Rosales, jai arloko koordinatzailea ditugizan ditugu gurean, aratusteetako antolaketaren inguruan xehetasunak ekarri dizkigute.
Bilboko Inauteriek badituzte bi pertsonaia nagusiak. Ane Lindane aktorea Farolin izan da; Bilbon bertan jaio ez arren bilbotartasun horretaz harro azaldu ohi den pertsona izan ohi da Farolin, eta izaera hori aktorearekin bat datorrela ebatzi dute. Zaranbolas pertsonaiak, bestalde, ongi bizi den pertsona ordezkatzen du, bizia ezer gutxik aldarazten diona. Eta, rol horretarako, Joselu Angulo txistularia aukeratu dute.
Algara konpartsako Liher Barrantes izan da gurean. Aurten “Euskara da gure espazio libre bakarra” gaia landu dute. Bilbo erdigunean inauteriak sendotu eta berauek euskaraz janzteko asmo sendoa du Abando aldeko konpartsa euskaldunak.
Oier Araolaza: “Mozorrotzea ez da disfrazatzea: kokomarroen inauteriak” hitzaldia eskaini zuen Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleentzat, laburpena ekarri dugu gaurko saioara.
Saioa osoa hemen entzungai.
Deskargatu hemen.