MUSIBLA #120: Haim, The Teskey Brothers, Weyes Blood, Jabier Muguruza, Sault, Alabama Shakes, Anemone

Lehenengo taldea Haim da, Los Angeleseko hirukote honek Women in Music Part III izeneko diskoa kaleratu dute duela gutxi, bertan emakumeek musika industrian dauzkaten zailtasunak salatzen dituzte, besteak beste. Azken urte hauetan ez dira gelditu, eta azken disko honetan distiratsu agertzen dira hiru ahizpa hauek. Ahizpa hirukote batetik anaia bikote batera. The Teskey Brothers Melbourneko talde bat da, sustraiko rocka egiten duena, ederki egina gainera. 2019an ezagutu genituen Musibla honetan Run Home Slow diskoarekin. Horixe bera izango dugu entzungai gaur ere. Natalie Mering Kaliforniako abesti egile bat da Weyes Blood da bere eszena-izena eta egiten duen musikak orkestrazio handia eta dotorea dauka, tenpo ertainekin ilegurizko giro batean barneratzen du entzulea. Batzuetan, ahotsagatik agian, aspaldiko Carpenters talde lirikoa dakarkigu burura. Bere azken diskoa 2019koa da eta huraxe berreskuratu dugu saio honetarako: Titanic Rising. Jabier Muguruzari egingo diogu txoko bat gaurko saioan, guztiz ondo egina iruditzen zaigun Geltokiak Izarretara izeneko bertsio-diskoarekin. Ikuspegi berri bat abesti oso ezagunen gainean. Lan bikaina. Sault taldearen Untitled (Rise) diskoak kateatuta gauzka, entzunaldi bakoitzean zerbait berri deskubritzeko aukera ematen duen disko horietako bat da. Soul, funk dotorea, abesti joriak, beteak. Alabama Shakes da hurrengo gonbidatua. Talde horretako buru Brittany Howard dugu, bakarkako lanetan ikaragarri gustatzen zaigun emakumea. Talde honetan ez da atzean geratzen, ezta gutxiago ere. Sound & Color du izena euren azken diskoak. Eta bukatzeko Anemone taldearen musika. Montrealeko taldeak Beat my Distance disko bikaina kaleratu zuen duela pare bat urte, eta gaur zuekin konpartitu nahi dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Erte-ak eta enpleguaren babesa eta Ahoztar Zelaietarekin solasean

ol. Abe 18 , 2020
Lanaren ekonomia sindikal agendarekin abiatu dugu, Eki Etxebarriaren eskutik datozen egunetan izango diren deialdiak ekarri dizkigu. Gaurkoan AZET etxebizitza sindikatuak larunbaterako deitutako asanbladen barri ekarri digu. Saioaren bigarren atalean Endika Alabortek Erte eta enplegu babesaren inguruko analisia ekarri digu. Elkarrizketa tartean ustelkeria kasuak izan ditugu hizpide, azken egunetan Manu Aierdiren […]

Honekin lotuak