SOINUGELA: West End Blues (Louis Amstrong) #konfinamendutik

Soinugela irratsaioko historia luzean badira zenbait kanta mitiko, urtero-urtero entzuten ditugunak. Kanta horiek hain dira onak, non ez zaituzten batere nekarazten, eta entzunaldi bakoitzean, beren perfekzioaren ñabardura berriren bat hautematen duzu. Horrelakoa dugu jazzaren eremuan gorengo mailako maisulantzat jotzen den West End Blues kanta, Louis Armstrongek bere Hot Five delakoarekin 1928an grabatu zuena. Ia mende oso bat igaro den arren, kritikari askoren iritzian, jazzaren historian ez da beste inoiz lortu halako oreka eta edertasunik erritmoan nahiz doinuan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: "Quarenttona, kantu entonatuen lehenengo txapelketa".

og. Mai 7 , 2020
Bueltan dugu POTTO irratsaioa, aste pare batez ixilik egon eta gero, indarra bildu eta prest dugu beste berto-uholde bat. Gaurkoan, COVID 19 gaitzak eragindakoak izango ditugu hizpide: aurkia eta ifrentzua. Kulturak eta bertsolaritzak jaso duen kolpeari buruz Igor Elortza bertsolari eta Bertsozale Elkartearen zuzendaritzako kidearekin egin dugu berba; eta, Durangon […]

Honekin lotuak